miércoles, 18 de junio de 2008

HODEIEN AZPITIK ETA SASIEN GAINETIK



Bazeunden behin baso ilun eta sakon batean hamaika sorgin bere edabeak prestatzen.
Horretan ari zirela, Miren izeneko neskatoa, zuhaizka baten atzean izkutaturik zegoen.

Bat-batean, sorgin batek beste sorginei sorginkeri bat erakutsi zien, hau esanez:

-Hodeien azpitik eta sasien gainetik! – eta hasi zen hegan egiten.

Miren, nahiz eta beldur asko sentitu denetaz konturatu egin zen eta etxeko bidetik zihoanean entzundako hitzak errepikatzea bururatu zitzaion:

-Hodeien gainetik eta sasien azpitik!-esan zuen-, eta buruz bera arrapalada batean sasietan jausi zen. Irteten saiatzen zegoelarik sorgina zen katu beltz batek barre egin zion.

Handik irten zenean , arantzaz beterik zegoen eta etxerantz abiatu zen. Etxekoek ere barre egin zioten gertatutakoaz ohartzean.

Dutxa hartu eta gero bere lagunei deitu zien eta basora joan ziren ; ailegatzean sorginak ez zeuden, baina bai, katu beltza.

Orduan, Mirenek esan zien bere lagunei katua sorgina zela. Hori entzutean besteek ez zuten sinestu eta laztandu zuten katua, eta, bapatean, katua sorgin bihurtu zen.

Miren korrika herrirantz habiatu zen, baina sorgin-katuak eta beste sorginek lagunak bahitu egin zituzten.

Mirenek herriko plazan zeunden herritarrei bere lagunak bahitu zituztela azaldu zien. Herriko jendeak plan bat pentsatu zuen, sorginen sorginkeriarekin lagunak zeuden lekura joan ziren hegaz eta gero askatuko zituztela . Esan eta egin, denok batera esan zuten:

-Hodeien azpitik eta sasien gainetik! – eta hegan hasi ziren baso ilunerantz.

Heltzean, sorginei harriak botatzea pentsatu zuten. Orduan, denak hasi ziren lan egiten. Harri asko bota zituzten, baina plan horrek ez zuen ezertarako balio. Hori ikustean buztina bota zieten begietara eta sorginak itsu geratu ziren. Denbora hori aprobetxatzen neska-mutilak askatu zituzten.

Azkenean, festa bat ospatu zuten plazan eta herritar guztiek parte hartu zuten.

Hortik aurrera Miren eta beren lagunak ez ziren inoiz baso ilunerantz joan.


ALA BAZAN ALA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATARA

DADILA BASO ILUNEAN!








miércoles, 11 de junio de 2008

POEMA




Horain poema bat aurkeztuko dizuet ea guztatzen zaizuen.

IZORRATUKO ZAITUT


Gaur neure etxe aintzineko zuhaitzaren hostoak
abartxoen puntetan nola-nahizka ibilki dira.
«Norbait»ek edo «zerbait»ek mugitzen ditu.
Nola ibiliko liezke bertzenaz, ez dute deus pentsatzen,
ez erraten, ez dute mugitzeko nahimen izpirik,
oraintxet ni naizen bezala, funtsean,
muinak hutsak eta borondatea lehor dauzkate...
Beharba, zuhaitzaren enborraren azpian bada
«norbait» edo «zerbait» ari dena hostoen manatzen,
neri ere oraintxet berean burura etortzen zauzkitan
hitzak manatzen dituen «norbait» edo «zerbait»,
eta hura bera... Ez dira urrun ibilki hosto gaizoak,
bost zentimetra eskuin bost zentimetra ezker, beharba
hamar zentimetra, ekaitz-haizeak ufatuko baluke!
Ni bezala, funtsean, neure haratunatek beti
leku berera igortzen naute: neure zapatetara...
Bizi guzia pasatuko nuke: «nork» eta «zer» horien
misterioa zilatzen... Kaka.... dela zertako jakin...
Laster udazkenean hostoak eroriko dira.
Jadanik «norbait» edo «zerbait» horrek
nahi ditu hostoak erorrarazi, neure ileak



agur benur eta jan yogurt

KEN ZAZPI




Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean.

2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.


Taldekideak: Jon Mikel Arronategik, Eñaut Elorrietak kitarra eta ahotsetan, Igor Artzanegik baxuan, Beñat Sernak kitarran, Iñaki Zabaletak triki eta teklatuetan eta Jon Freskok baterian.

Hitzak: Eñaut eta Jon Mikel. Unai Ormaetxearen laguntza jasotzen dute hauetariko batzuk osatzerakoan.



Ken Zazpiren abesti politena:

ILARGIA

Esaiozu euriari berriz, ez jauzteko
esan bakardadeari gaur ez etortzeko

eusten nauen soka zara ta itotzen nauena
ametsak sortu zizkidana galtzen dituena

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

esan sentitzen dudana ez dela egia
une baten sinisteko ez garen guztia

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

jueves, 5 de junio de 2008

Morfosintaxia 2




KONTZESIBOAK

NAHIZ ; -ARREN ; BA ..... ERE

Nahiz eta ez etorri ikasten ari da.
Etorri ez arren, ikasten ari da.

Nahiz eta ez ikasi gaindituko du.
Ikasi ez arren gaindituko du.

Nahiz eta ez esan ez du sinisten.
Esan arren, ez du sinisten.



KONTSEKUTIBOAK

HAINBESTE HAIN... NON ... BAIT HAIN ... EZEN ... -EN

Hainbeste jaten du Jonek ezen beldurtzen baikaitu.
Hain lodi dago Jon ezen ez baitakigu nola esan sendagilerena joateko.

Beste esaldi batsuk:

Hain polita da jertsei hori non horain erosiko dudan.
Hain eguraldi txarra egiten du ezen ez baitnaiz etxetik aterako.
Hainbeste heziketa egiten du ezen asko harritzen baitgaitu.



KOMPLETIBOAK

....................ELA

Bihar etorriko dela esan du.
Ez duela ekarriko erantzun digu.

Beste esaldi batsuk:

Azterketa gainditu duela esan digu.
Ez digu esan biharko festara ez dela joango.
Nire gurasoak esan didate oporretan Tokiora joango garela.




Hemen amaitzen da gaurko morfosintaxia.


Mila muxu!!

Nire dantza taldea




Nire dantza taldea 1996-an sortu zen, nik bost urte nituenean.
Lehen urteetan hamabi pertsona gutzi gora behera ginen, talde barruan bi taldetzo daude, handien taldea eta txikien taldea, biak seina dantzariekin.

Dantzem koreografiak bideoetatik, internetetik liburuetatik ateratzen edo gu geuk asmatzen ditugu.

Dantzak asmatzen dituzunean izena ipiñi behar duzu eta gero dantzako erregistro batean sartzen da, zure dantza taldearen izenarekin batera, eta beste dantza talde zure asmatutako dantza egin nahi badu egilearen baimena izan behar du.

Talde bakoitzak janzkera desberdinal ditu baina gehienak itzura berdinak dituzte, kolorea izan ezik. Janzkera tradizionala: pololoak ,eta salla eta hoien gainean gona lodia, goiko partean alkondara eta txaleko bat, oinetan galtzerdi eta zapatak.

Talde bakoitzak zutoihal bat dauka eta taldea nahi duenarekin apaintzen du. Zutoihala erosten duzunean he5rriko elizan bendeinkatu behar da dantza taldearekin parte hartzeko.

Dantzen lehiaketak ere dadaude. Lehiaketako dantzak oso ondo prestatuka euki behar dituzu, lehiaketan ondo ateratzeko .
Taldea gutxienez sei dantzari osatu behar dituzte eta gehienez hamabi. Adina ere kontrolatzen da baina bakarrik txikien taldeetan, gehienez hamasei urte euki ahal dituzu.
Txikien lehiaketetan ez dago irabazlerik, baina dirua irabazten duzu eta diru horren arabera jakin daiteke irabazi duzun ala ez.
Handien taldeak bi lehiaketa daukate, lenengoan aurkeztu diren talde guztiak parte hartzen dute eta sei hoberenak bigarren lehiaketara joaten dira.Bigarren lehiaketa irabazten duen taldea diru mordoa irabazten du eta hurrengo urtean lehiaketa bere herrian ospatzen da. Irabazten ez baduzu ez da ezer gertatzen hurrengo urtean berriru aurkeztu dezakezu , talde guztiak diru pizka bat irabazten dute lehiaketaren postuaren arabera.

Ez dugu bakarrik lehiaketetan dantzatzen, hori egun bat da, baina urtean zehar,udan dantzatu eta neguan entsaiatu, herriz herri joaten gara dantzatzera.

Herriz herri dantzatu eta gero dirua irabazten dugu eta urtearen amieran dantza talde guztia oporretan joaten gara.

miércoles, 4 de junio de 2008

Jon Arretxe




Jon Arretxe (Basauri, Bizkaia, 1963ko ekainaren 6a - ) euskal idazlea da. Bere herrian lehen ikasketak egin zituen eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu eta baita doktore gradua ere. Gero gorputz hezkuntzako ikasketak ere egin zituen eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Kirola egitea eta bidaiak egitea gustatzen zaio. Arbizun bizi da, Nafarroako Sakana haranean, Gasteiz, Iruñea eta Donostiatik erdibidean.


Bere obrak lau generotan zati daitezke: gazteentzako liburuak, adibidez, Hakuna Matata, Harresi Handirantz eta Lurraren taupadak; bere bidaian oinarritutako bi eleberri, Urrezko triangelua eta Oroituz, hain zuzen ere; munduan barrena egindako bidaien kronikak, hala nola, Tubabu, Tuparen seme-alabak, Ekialdeko mamuak eta Zazpi kolore; eta, azkenik, gazteen bizimoduari buruzko trilogia: Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak. Hala ere, bere obrak beste sailkapen batzuen arabera ere aurki daitezke.
Manila konexioa gazteei zuzendutako detektibe nobela bat da. Gasteizko kale eta bolada ilunenetan kokatua, Artabe eta Etxebe detektibeen ikerketa kontatzen du, txiste eta kaleko egoeraren deskribapenak egoki txertatuz. Sherlock Holmes eta Watsoni baino antza handiagoa diote Torrente gisako poliziei ikertzeko moduari erreparatuz gero; besteak beste, Etxebek interes handiagoa azalduko du Alavesen partiduan kasuaren ebazpenean baino.
Antiheroiak dira, pertsonaia karikatureskoak, ohiko detektibe adimentsu, indartsu eta galanten guztiz kontrakoa. Etxeberi, dena dela, halako sinpatia puntu bat dariola uste dut.
Nobelan, Artabe eta Etxebek lapurtua izan den anakonda bat aurkitzeko kasua lortuko dute. Informazio iturrietara jo ondoren, Pantera Arrosa gozokien desagerpenarekin zerikusirik baduela jakingo dute eta ikerketari ekin ostean kontrabandoko kasu bat dela konturatuko dira. Kasuaren ebazpenean hainbat eta hainbat gorabeheretan aurkituko dira eta zailtasunak trebeziaz gainditzeko ahalmena erakutsiko dute.
Detektibe istorio atsegina iruditu zait, argumentu nagusiaz gain dituen pasarteak, batik bat. Etxebek diskoteka bateko atezaina ordezkatzen duenean edota txinatarrarekin borrokan dagoela Artaberen pentsamendua irakurtzean kokatutako pasarteak, besteak beste. Hala ere, amaierak ez nau guztiz erakarri protagonistak ez baitute parte hartze zuzenik.
Arratsalde aspergarri bat ederki betetzeko aukera aparta da nobela hau eta irakurtzeko gomendagarria, detektibe istorioez gain, txiste txarrak gustuko dituenarentzat, batez ere.

Anbotoko Mari



Hasteko esango nuke Mari euskal mitologiako pertsonai nagusia dela. Izen asko ematen zaizkio, tokian tokikoa: ezagunena Mari den arren , honako eta harako Dama, Anderea, Andremari, Sorgina... emakumea izaten da gehienetan baina batzuetan animali forma ere hatzen du (txahala, belea, zezena, akerra, zaldia, zugea...) eta beste itxura batzuk ere (sua, haizea, oinaztura, ortzadarra...)hartzen ditu , lekuen eta elezaharren arabera .

Kobazuloetan bizi da, bizilekua zazpi urtetan behin aldatzen du eta ikusi ahal diozu zerua zeharkatzen eta utzi duen kobazuloa agurtzen.
Mariren kobazulora joan ahal zara baina hiru arau bete beghar dira, lehena kobazuloanez esertzea , bigarrena kobazuloan satu eta atera behar duzu forma berdinean adibidez:aurrez sartzen bazara gero irterakoan atzerantz atera behar duzu eta hirugarrena Mariri ''pelota'' egin beharko zenuke, oso ondo tratatu.
Kobazuloaren sarreran ikusi ahal duzu bvere ilea orrazten urrezko eskubil batekin.

Esaten da Marik denbora kontrolatzen duela: Anboto mendiaan badago euria egiten du, Aloñan badago euria ez du egiten eta Supelegorrean badago uzta onak egoten dira.

Mendiak emakume baten itxura ditu, sudurra Alluitz mendia, lepoa infernuko zubia eta oinak Anboto mendia, emakume hori Mari dela esaten dute.

Laburbilduz, Mari izaki zoragarri bat dela esango nuke bere izaera egoki baino egokiagoa izaten delako.