
Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean.
2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.
Taldekideak: Jon Mikel Arronategik, Eñaut Elorrietak kitarra eta ahotsetan, Igor Artzanegik baxuan, Beñat Sernak kitarran, Iñaki Zabaletak triki eta teklatuetan eta Jon Freskok baterian.
Hitzak: Eñaut eta Jon Mikel. Unai Ormaetxearen laguntza jasotzen dute hauetariko batzuk osatzerakoan.
Ken Zazpiren abesti politena:
ILARGIA
Esaiozu euriari berriz, ez jauzteko
esan bakardadeari gaur ez etortzeko
eusten nauen soka zara ta itotzen nauena
ametsak sortu zizkidana galtzen dituena
zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!
esan sentitzen dudana ez dela egia
une baten sinisteko ez garen guztia
zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario