miércoles, 4 de junio de 2008

Anbotoko Mari



Hasteko esango nuke Mari euskal mitologiako pertsonai nagusia dela. Izen asko ematen zaizkio, tokian tokikoa: ezagunena Mari den arren , honako eta harako Dama, Anderea, Andremari, Sorgina... emakumea izaten da gehienetan baina batzuetan animali forma ere hatzen du (txahala, belea, zezena, akerra, zaldia, zugea...) eta beste itxura batzuk ere (sua, haizea, oinaztura, ortzadarra...)hartzen ditu , lekuen eta elezaharren arabera .

Kobazuloetan bizi da, bizilekua zazpi urtetan behin aldatzen du eta ikusi ahal diozu zerua zeharkatzen eta utzi duen kobazuloa agurtzen.
Mariren kobazulora joan ahal zara baina hiru arau bete beghar dira, lehena kobazuloanez esertzea , bigarrena kobazuloan satu eta atera behar duzu forma berdinean adibidez:aurrez sartzen bazara gero irterakoan atzerantz atera behar duzu eta hirugarrena Mariri ''pelota'' egin beharko zenuke, oso ondo tratatu.
Kobazuloaren sarreran ikusi ahal duzu bvere ilea orrazten urrezko eskubil batekin.

Esaten da Marik denbora kontrolatzen duela: Anboto mendiaan badago euria egiten du, Aloñan badago euria ez du egiten eta Supelegorrean badago uzta onak egoten dira.

Mendiak emakume baten itxura ditu, sudurra Alluitz mendia, lepoa infernuko zubia eta oinak Anboto mendia, emakume hori Mari dela esaten dute.

Laburbilduz, Mari izaki zoragarri bat dela esango nuke bere izaera egoki baino egokiagoa izaten delako.

No hay comentarios: