miƩrcoles, 18 de junio de 2008

HODEIEN AZPITIK ETA SASIEN GAINETIK



Bazeunden behin baso ilun eta sakon batean hamaika sorgin bere edabeak prestatzen.
Horretan ari zirela, Miren izeneko neskatoa, zuhaizka baten atzean izkutaturik zegoen.

Bat-batean, sorgin batek beste sorginei sorginkeri bat erakutsi zien, hau esanez:

-Hodeien azpitik eta sasien gainetik! – eta hasi zen hegan egiten.

Miren, nahiz eta beldur asko sentitu denetaz konturatu egin zen eta etxeko bidetik zihoanean entzundako hitzak errepikatzea bururatu zitzaion:

-Hodeien gainetik eta sasien azpitik!-esan zuen-, eta buruz bera arrapalada batean sasietan jausi zen. Irteten saiatzen zegoelarik sorgina zen katu beltz batek barre egin zion.

Handik irten zenean , arantzaz beterik zegoen eta etxerantz abiatu zen. Etxekoek ere barre egin zioten gertatutakoaz ohartzean.

Dutxa hartu eta gero bere lagunei deitu zien eta basora joan ziren ; ailegatzean sorginak ez zeuden, baina bai, katu beltza.

Orduan, Mirenek esan zien bere lagunei katua sorgina zela. Hori entzutean besteek ez zuten sinestu eta laztandu zuten katua, eta, bapatean, katua sorgin bihurtu zen.

Miren korrika herrirantz habiatu zen, baina sorgin-katuak eta beste sorginek lagunak bahitu egin zituzten.

Mirenek herriko plazan zeunden herritarrei bere lagunak bahitu zituztela azaldu zien. Herriko jendeak plan bat pentsatu zuen, sorginen sorginkeriarekin lagunak zeuden lekura joan ziren hegaz eta gero askatuko zituztela . Esan eta egin, denok batera esan zuten:

-Hodeien azpitik eta sasien gainetik! – eta hegan hasi ziren baso ilunerantz.

Heltzean, sorginei harriak botatzea pentsatu zuten. Orduan, denak hasi ziren lan egiten. Harri asko bota zituzten, baina plan horrek ez zuen ezertarako balio. Hori ikustean buztina bota zieten begietara eta sorginak itsu geratu ziren. Denbora hori aprobetxatzen neska-mutilak askatu zituzten.

Azkenean, festa bat ospatu zuten plazan eta herritar guztiek parte hartu zuten.

Hortik aurrera Miren eta beren lagunak ez ziren inoiz baso ilunerantz joan.


ALA BAZAN ALA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATARA

DADILA BASO ILUNEAN!








No hay comentarios: