
Horain poema bat aurkeztuko dizuet ea guztatzen zaizuen.
IZORRATUKO ZAITUT
Gaur neure etxe aintzineko zuhaitzaren hostoak
abartxoen puntetan nola-nahizka ibilki dira.
«Norbait»ek edo «zerbait»ek mugitzen ditu.
Nola ibiliko liezke bertzenaz, ez dute deus pentsatzen,
ez erraten, ez dute mugitzeko nahimen izpirik,
oraintxet ni naizen bezala, funtsean,
muinak hutsak eta borondatea lehor dauzkate...
Beharba, zuhaitzaren enborraren azpian bada
«norbait» edo «zerbait» ari dena hostoen manatzen,
neri ere oraintxet berean burura etortzen zauzkitan
hitzak manatzen dituen «norbait» edo «zerbait»,
eta hura bera... Ez dira urrun ibilki hosto gaizoak,
bost zentimetra eskuin bost zentimetra ezker, beharba
hamar zentimetra, ekaitz-haizeak ufatuko baluke!
Ni bezala, funtsean, neure haratunatek beti
leku berera igortzen naute: neure zapatetara...
Bizi guzia pasatuko nuke: «nork» eta «zer» horien
misterioa zilatzen... Kaka.... dela zertako jakin...
Laster udazkenean hostoak eroriko dira.
Jadanik «norbait» edo «zerbait» horrek
nahi ditu hostoak erorrarazi, neure ileak
agur benur eta jan yogurt
No hay comentarios:
Publicar un comentario